Aurten ere kantu eske herrikoia egingo du Txintxarri abesbatzak Gabonetan, Alegian, eta bi entsegu egingo dituzte saioa prestatzeko. Lehena bihar egingo dute, abenduaren 10ean, 20:00etan eta kultur etxean elkartuko dira. Bigarren entsegua, berriz, astebetera egingo dute, hain zuzen, datorren asteko astearen, hilaren 17an, ordu eta leku berean.
Aurtengo kantu eskean biltzen duten dirua Mukwano lagun elkartearentzat izango da.