Odola, besteentzat

Ataria 2024ko abenduaren 6a

Juan Inazio Rekondo eta Iker Tolosa jasotako oroigarriekin. N.R.A.

Urte amaitzearekin batera, ari dira omenaldiak ugaritzen. Gaurkoan, Alegian, Odol Emaileen aitortza jaso dute Juan Inazio Rekondok eta Iker Tolosak.

Alegiako bi odol emaile saritu dituzte, eta hori ospatuz Txintxarri jatetxean elkartu dira herriko hainbat odol emaile. Juan Inazio Rekondok 100 dohaintza egin dituela-eta oroigarria jaso du Odol Emaileen Elkartearen eskutik, eta Iker Tolosak, bestalde, 25 dohaintza egiteagatik, diploma jaso du.

Urtean zehar odol emateak herriko kultur etxean egiten badituzte ere, gaurko goiza elkarrekin egoteko Txintxarri jatetxea aukeratu dute, ardo bat eskuan, egiten duten lana ospatuz. Gaurkoan, bi odol emaile zoriontzea egokitu den honetan, atzera begira jartzeko aukera ere baliatu dute: «Lehen askoz gehiago elkartzen ginen, Goierrikoekin batera, baina pandemiak dena bertan behera utzi zuen».

Edonola ere, gizarteari egindako ekarpenarekin jarraitzeko bidea da gaurko aitortza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!