Datozen asteetarako eskaintza sorta antolatu du Alegiako Udalak

Ataria 2024ko abe. 4a, 09:59

Gabonetako zenbait jardueretan izena emateko epea datorren astelehenetik ostiralera, hilaren 9tik 13ra, izango da.

Alegiako Udalak jarduera sorta antolatu du datozen asteetarako. Euskararen Nazioarteko Egunarekin hasi dute programazioa eta denetariko proposamenak antolatu dituzte gustu zein zaletasun ezberdinentzat, kasurako, ipuin-kontaketak, ikastaroak, txapelketak eta literatur tertulia.

Horiez gain, Eguberrietarako ere «jarduera bereziak» prestatuko dituztela ere iragarri dute; eta horietako batzuetan izena emateko epea datorren astelehenean, abenduaren 9an, zabalduko da. Hain zuzen, lau jardueratan eman ahal izango da izena:

  • Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran eta erregeen etorreran suzko zuziekin ateratzeko: LH-4tik aurrerako haurrek eman ahal izango dute izena.
  • Erregeen etorretan Jose eta Maria bezala ateratzeko: LH-3 mailakoek eman ahal izango dute izena.
  • Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran, San Silbestre krosean eta erregee etorreran boluntario modura laguntzeko gurasoei zuzendu diete deialdia.
  • Abenduaren 16ko eskulan tailerrean parte hartzeko.
    • Bi txanda izango dira.
      • Lehena, 17:00etatik 18:00etara, HH-2tik LH-3ra bitartekoentzat.
      • Bigarrena, 18:00etatik 19:00etara, LH-4tik aurrerakoentzat.

Izena emateko informazio guztia Alegiako Udalaren web orrialdean dago eskuragarri eta udalaren aplikazioaren bitartez ere iragarriko dituzte eguneraketak.

Datozen asteetarako jardueren egitaraua:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!