Segurtasun sailak esan du atzo arratsaldean herritar batek SOS Deiak-era deitu zuela ezezagun batzuk Alegiako baserri batera legez kanpo sartu zirela esateko. Ertzainak bertaratu ziren eta baserriko atea behartu zutela eta barruan lau pertsona zeudela egiaztatu zuten.
Baserriko jabea bertaratzean barrualdea aztertu zuen eta zenbait objektu falta zirela eta etxeko zoruan kalteak zeudela ikusi ahal izan zuen. Horiek horrela, lau susmagarriak atxilotu zituzten, bi emakume eta bi gizon, eta bizilekura indarrez sartzea eta kalteak eragitea egotzi diete. Atxilotuek 20, 22, 27 eta 39 urte dituzte eta epailearen esku utziko dituzte polizia-eginbideak amaitzean.