Tokiko 2030 Agenda Plana definitzeko deialdi irekia, ostegunean

Ataria 2024ko azaroaren 12a

Ostegunean, hilaren 14an, kultur etxean egingo dute bilera irekia eta 18:15ean hasiko da. Herriko eragileak eta norbanakoak parte hartzera gonbidatu ditu Alegiako Udalak.

Alegiako Udalak Tokiko 2030 Agenda Plana definitzeko prozesua jarri du martxan. 2030 Agenda Nazio Batuek 2015. urtean onartu zuten mundu mailako agenda da, non planetaren arlo ezberdinetako erronkei erantzuna emateko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) diseinatu diren eta munduko herrialde, eskualde, udalerri, eta erakunde ezberdinei parte hartzeko aktiborako deia egiten dien.

Momentu honetan Alegiako Udala herriko «erronkak, beharrak eta aukerak» identifikatzen ari da, besteak beste. Eta, hain zuzen, horretarako laguntza eskatu die herriko eragileei eta norbanakoei: «Herriko errealitate ezberdinak ezagutzen dituzue eta, aldi berean, ikuspuntu ezberdinetatik begiratzen diozue herriari. Zuetako bakoitzaren ikuspuntuak gainontzekoena osatu eta aberastu dezake eta horrek sekulako garrantzia du etorkizuneko Alegiari itxura
ematen joateko garaian».

Herriko eragileen parte hartzea «oso garrantzitsua» dela iritzita, udalak parte hartzera gonbidatu ditu ostegunean, hilaren 14an, egingo duen saio irekira. Herriko kultur etxean egingo dute bilera eta 18:15ean hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!