Marotias gainean hasi dute bigarren Anormalan Eune

Aitor Arroyo Askarai 2024ko urriaren 26a

Ospakizuna hasi dute Marotias bizikleten topaketarekin eta zintakarrerarekin. Eguerditik iluntzera ere jarraituko du festak, besteak beste, herri bazkariarekin, haurrentzako jarduerekin eta zuzeneko musika emanaldiekin.

Bigarren edizioa du aurten Alegiako Anormalan Eunek, eta gurpil gainean hasi dute ospakizuna. Goizean Marotias bizikleten topaketa izan dute eta eguraldia alde izan ez badute ere, ez da oztopo izan: herrian itzuli pare bat eman dituzte bizikleten gainean eta, ondoren, udaletxeko plazan elkartu dira. Bertan ikusgai izan dira Marotias bizikleta gehiago, eta herritarrak gerturatu ahala, zintakarrera ere egin dute; berezitasun batekin, ordea, bizikletan gainean egin baitute hori ere.

Bazkaria izango dute eguerdian, eta arratsalderako ere antolatu dituzte jarduera gehiago, hain zuzen, haurrentzako zirku tailerra, xaboi ponpa eta puxikekin; erromeria, Garik eta Iñakik alaituta eta, ondoren, Oriako Alaitasuna Jai Sistem Kolektibe.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!