Alzheimerra hizpide, hitzaldia eta pelikula proiekzioa

Ataria 2024ko urriaren 26a

Asteartean izango da hitzaldia Buru Bihotzez elkartean antolatuta; eta zine-emanaldia, berriz, asteazkenean egingo dute, Txintxarriak Martxan taldeak antolatuta.

Alegian alzheimerraren gaia lantzeko bi hitzordu antolatu dituzte datorren asterako. Asteartean, urriaren 29an, hitzaldia antolatu du Buru Bihotzez elkarteak eta solasean ariko dira Axun Esnaola elkarteko idazkaria eta Trini Palau zaintzaile profesionala. Kultur etxean egingo dute, eta hitzordua 17:00etan hasiko da.

Bigarren jarduera, berriz, asteazkenean, hilaren 30ean, izango dute: ¿Y tu quien eres? filmaren proiekzioa. Alegiako zinean izango da eta 17:30ean hasiko da emanaldia, Txintxarriak Martxan taldeak antolatuta. Bi hitzorduak elkarlanean antolatu dituzte Alegiako Udalarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!