Alegiako Udalak aho batez onartu du hondakinen tasa %22 eta tasa orokorra %3 igotzea

Ataria 2024ko urriaren 24a

Udalak adierazi duenez Europako legea betetzeko «ezinbestean» igo behar dute zaborren tasa; igoeraren ondotik 182,34 eurokoa izango da tasa.

Alegiako Udalak aho batez onartu du 2025erako tasak igotzea. Alde batetik, %22 igoko da hondakinen tasa, eta arrazoia azaldu dute: «Europan zein estatu mailan eman den lege aldaketa bat da. Hondakinen kudeaketa arautzen duen 7/2022 Legeak ondokoa ezartzen du: 2025eko apirilerako hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten gastu guztiak herritar eta enpresek ordaindu beharko dituzte. Beste modu batera esanda, hondakinen kudeaketak ezingo du defizitarioa izan udalentzat. Hori horrela izanik, Alegiak eta gainontzeko herriek ere igo egin beharko dute zaborren tasa».

Hori horrela, zaborren tasa 182,34 euroko izango da, gaur egungoa baino 32,88 euro gehiago etxebizitza bakoitzeko. 2024ko Tolosaldeko Mankomunitatearen fakturaren aurreikuspenaren arabera egiten den kalkulua da. Bestalde, tasa orokorrentzat %3ko igoera ere aho batez onartu zuen osoko bilkurak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!