Larraitz auzoko edukiontzien aurrean ez aparkatzeko eskatu die udalak herritarrei

Ataria 2024ko urriaren 23a

Alegiako hondakinen edukiontziak. ALEGIAKO UDALA

Larraitz auzoko ekialdea berritzeko lanen ondorioz, aparkatzeko zailtasunak izaten ari dira herritarrak. Udalak nabarmendu du hondakinen edukiontzien aurrean autoak aparkatuz gero, bilketa kamioiek ezin dituztela hustu.

Joan den irailean hasi zen Alegiako Udala Larraitz auzoko ekialdean berritzeko hainbat lan egiten. Udalak berak aitortu du obra horren ondorioz auzoan aparkatzeko zailtasunak ari direla izaten herritarrak: «Udala arazo horien jakitun da, baina azken egunetan autoak edukiontzien parean aparkatuta ikusi dira, Errotatxoren parean. Bada, udaletik gogorarazi nahi da ezin dela edukiontzien parean aparkatu».

Udaletik aipatu dutenez, hondakinen edukiontzien parean autoak baldin badaude, bilketa kamioiek ezin dituzte hustu; eta hori dela-eta eskatu diete herritarrei edukiontzien parean ez aparkatzeko: «Hilabete batzuetako kontua izango da eta erabiltzaileei ulermena eskatu nahi zaie».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!