Zeregin anitzetako langile baten bila dabil Alegiako Udala

Ataria 2024ko urriaren 23a

Alegiako Udalak Zerbitzuetako zeregin anitzetako langile bat hautatzeko prozesua jarri du martxan; azaroaren 18a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Zerbitzuetako zeregin anitzetako langile bat hautatzeko prozesua jarri du martxan Alegiako Udalak. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta azaroaren 18a izango da horretarako azken eguna. Interesa dutenek bi modutan aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak:

  • Udaletxeko erregistroan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Udal Erregistro elektroniko bidez.

Hautaketa prozesuari eta lanpostuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago Alegiako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!