Madagaskarrera bidaltzeko betaurrekoak biltzen ari dira Alegian

Ataria 2024ko urriaren 23a

Azaroaren 30a bitarte bilduko dituzte betaurrekoak herriko hiru gunetan: Alegiako Herri Eskolan, Aralar Institutuan eta herriko kultur etxean.

Madagaskarrera bidaltzeko betaurrekoak biltzen ari dira Alegian. Baobab taldeak sustatuta Egin zaitez ikusgai kanpaina ari dira gauzatzen hainbat herritan, tartean, Alegian. Egitasmoaren xedea da jendeak etxean izan ditzakeen eta erabiltzen ez dituen betaurrekoak biltzea, ondoren, Madagaskarrera bidaltzeko.

Alegiako Udaletik azaldu dute «edozein motatakoak» izan daitezkeela betaurrekoak eta hainbat lekutan utz ditzaketela herritarrek: Alegiako Herri Eskolan, Aralar Institutuan eta herriko kultur etxean. Azaroaren 30era arte arituko dira betaurrekoak biltzen eta udaletik herritarrak «animatu» dituzte kanpainan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!