Zabalik dago Gau Beltzeko tailerrean izena emateko epea

Ataria 2024ko urriaren 21a

Iaz eskualdean Gau Beltzean egin ziren jardueretako bat.

Eskulanen tailer bat egingo dute haurrei bideratuta. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta ostirala –urriaren 25a– izango da horretarako azken eguna.

Urriaren 31ean Gau Beltza ospatuko da Alegian, eta eskulanen tailer bat egingo dute HH2 eta HH5 bitarteko haurrentzat. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta ostirala –urriaren 25a– izango da horretarako azken eguna. Izen-ematea bi modutan egin daiteke: Alegiako Udalaren web orrialdean, eta herriko kultur etxean; bietan ala bietan ostirala izango da azken eguna. Udaletik aurreratu dute tailerrean parte hartzen duen haur bakoitzak heldu baten zaintzapean egon beharko duela jarduerak irauten duen bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!