180 dantzari inguru bildu dira Alegian

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 20a

Dantzari Egunarekin bat eginez, zortzi dantza talde bildu dira Alegian; goizean kalejira egin dute eta herriko plazan bildu dira eguerdian.

Dantzari Eguna ospatu du Alegiako Sutarri dantza taldeak goizean. Horretarako, beste zazpi dantza talde gonbidatu ditu; horietatik bost eskualdekoak. Hain zuzen, Altzoko, Amezketako, Berastegiko, Lizartzako eta Amasa-Villabonako dantza taldeak joan dira, baina Segurako (Gipuzkoa) eta Leitzako (Nafarroa) taldeak ere izan dira. Guztira, 180 dantzari inguru elkartu dira Alegian. Goizean kalejira egin dute herriko kaleetan zehar eta, 12:45ak aldera, herriko plazan elkartu eta dantza bana egin dute.

Sutarri dantza taldeak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko ekitaldien artean, azkenekoa izango da gaurkoa.

Erlazionatuak

Dantzari Eguna ospatu dute Alegian

Leyre Carrasco 2024 urr 20 Alegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!