Omenaldi beroa jaso du Juan Joxe Agirrek

Ataria 2024ko urriaren 19a

Argazkia: Aimar Imaz / Goierriko Hitza

Euskal Herriko historia idazteko ezinbesteko lana egin duela aitortu diote Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lazkaoko Udalak eta Goierriko zein Lazkaoko gizarteak. Dokumentazio bilketan jarraipena segurtatuta dagoela eta, lana bete izanaren sinesmenarekin hartu du Agirrrek errekonozimendua, Beneditarren eliza betean.

Egun handia izan zen atzokoa Juan Joxe Agirre Begiristainentzat (Alegia, 1930). Fraide beneditarrak omenaldi eta aitortza beroa jaso zituen,  Beneditarren Santa Teresa elizan. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lazkaoko Udalak prestatutako omenaldiarekin, ia 50 urtean Beneditarren Artxibo Historikoan garatu duen funtzioa eta lana goretsi, errekonozitu eta eskertu diote.

Kanpoan harrera egin zien Agirrek Eider Mendoza diputatu nagusiari, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriari eta Kepa Zubiarrain alkateari. Oin Arin taldeko nesken dantza bat ikusi, eta Garikoitz Mendizabal txistularia aurretik zutela sartu ziren elizara, okasiorako mimoz atondua, argikuntza, audio eta ikus-entzunezko baliabideekin. Ohorezko lekuan, aurreko ezkerreko bankuan eseri zen Agirre, Mendozaren eta Tejeriaren erdian; alkatea eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berri Aitor Aldasoro beasaindarra eseri ziren haiekin.

Informazio guztia Goierriko Hitza-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!