Artolak izterreko lesioa gainditu du, eta Lau eta Erdiko Txapelketa jokatuko du

Ataria 2024ko urriaren 11

Iñaki Artola, gaur, Lekunberriko frontoian. BAIKO PILOTA

Iñaki Artolak ondo bukatu du gaur goizean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan egindako proba, eta igandean Ezkurdiaren aurka jokatuko du Lau eta Erdiko Eusko Label Txapelketako final-zortzirenetan.

Iñaki Artola pilotari alegiarra eskuin izterrean zuen lesiotik osatu da, eta igandean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan izango da, Ezkurdiaren aurka Lau eta Erdiko Eusko Label Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa jokatzeko.

Alegiako aurrelariak ordubete inguruko proba egin du gaur goizean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, eta proba amaitu ondoren gustura eta prest agertu da igandean jokatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!