Artolari proba medikoak egingo dizkiote aste honetan

Ataria 2024ko irailaren 30a

Iñaki Artola. BAIKO PILOTA

Izterreko lesioa izan zuen Iñaki Artolak eta hori baloratzeko, eta eboluzioaren arabera, datorren astean erabakiko da Lau eta Erdiko Eusko Label Txapelketan parte hartuko duen.

Iñaki Artola pilotari alegiarrak min hartu zuen eskuin izterreko barrualdean joan den ostiralean, Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Salaverri II.arekin batera Zabala-Zabaletaren aurka jokatzen ari zenean San Mateo Torneoan. Aste honetan proba medikoak egingo dizkiote, eta lesioaren eboluzioaren arabera, datorren astean erabakiko da Lau eta Erdiko Eusko Label Txapelketan parte hartuko duen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!