Herriko txikiak aritu dira korrika

Ataria 2024ko irailaren 14a

Alegiako Kalebeherako jaiak ari dira ospatzen asteburuan, eta herriko txikiak aritu dira goizean korrika.

Atzo hasi ziren Alegiako Kalebeherako festak, eta gaur goizean jokatu dute Roman Ganzarainen omenezko krosa. Mailaz maila lehiatu dira herriko txikiak eta domina bana jaso dute parte hartzaileek.

Arratsaldean ere jarraituko du jaiak, eta hurrenez hurren izango dituzte pala txapelketako kanporaketak, umeentzako jolasak, zinta karrera, txokolate jatea, zahato jaurtiketa lehiaketa, zahagiardoa eta bertso saioa. Oholtza gainean izango dira: Andoni Egaña, Ane Labaka, Eneritz Artetxe eta Asier Azpiroz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!