Kalebeherako festak ospatuko dituzte asteburuan

Ataria 2024ko irailaren 12a

Ostiralean hasi eta igandera arte hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.

Asteburu honetan, hilaren 13tik 15era ospatuko dituzte Alegian, Kalebeherako festak. Egitarau betea prestatu dute, askotariko ekitaldiekin, eta horietan, urtez urte errepikatzen direnak nahiz berritasunak topatu daitezke. Nabarmentzekoen artean, zahagiardoa, zahato jaurtiketa txapelketa, bertso saioa edota herri bazkaria. Festa giroa, beraz ziurtaturik dute Alegian asteburuan.

EGITARAUA

  • IRAILAK 13, OSTIRALA
    • 17:00. Kalejira erraldoiekin eta buruhandiekin eta Giroarte dultzaina taldearekin Larraitz auzotik abiatuta.
    • 18:30. Helduen esku pilota txapelketako finala. Altuna-Artola / Otamendi-Aizpitarte.
    • 19:30. Patata tortilla lehiaketa. 20:30erako jasoko dira tortillak.
    • 20:30-01:00. Xabi Etxaniz eta Lidia Irigoien trikitilariak. Tartean, zahagiardoa.
    • 01:00. DJ Naza eta DJ Txino.
  • IRAILAK 14, LARUNBATA
    • 12:00. Krosa (Roman Ganzarainen omenez).
    • 16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
    • 17:00. Ume jolasak. Zinta karrera. Txokolatada.
    • Ondoren. Zahato jaurtiketa txapelketa.
    • 21:00. Zahagiardoa.
    • 23:00. Bertso saioa argazki proiekzioarekin. Andoni Egaña, Ane Labaka, Eneritz Artetxe eta Asier Azpiroz. (Eguraldi txarra bada, zinean).
  • IRAILAK 15, IGANDEA
    • 12:30. Sagardoa, txorizo egosia eta hirugiharra parrilan.
    • 15:00. Herri bazkaria (paella jatea).
    • 17:30. Gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!