Aretoko dantza ikastaroa, urritik aurrera

Ataria 2024ko irailaren 11

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta irailaren 22a izango da horretarako azken eguna. Ikastaroa martxan jartzeko gutxieneko kopuru batek eman beharko du izena.

Alegiako Udalak aretoko dantza ikastaroa eskainiko du urritik aurrera. Saioak astearteetan izango dira, 19:30etik 21:00etara, eta hilean 30 euroko kostua izango du. Hasiera batean bi talde sortzeko asmoa dute: batetik, 14 urtetik beherakoak eta, bestetik, 14 urtetik gorakoak.

Ikastaroa martxan jarri ahal izateko gutxieneko izen-emate kopuru batek egon beharko du. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta irailaren 22a izango da horretarako azken eguna. Informazio gehiago eskuragarri Alegiako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!