Dagoeneko eman daiteke izena Alegiako Udaleko jardueretan

Ataria 2024ko irailaren 2a

Azoka berezian, kultur etxeko jardueretan eta Txintxarriak Martxan ekimenean eman daiteke izena.

Gaur zabaldu da epea izena emateko irailaren 29ko azoka berezian postua jartzeko, kultur etxeko jardueretan parte hartzeko eta Txintxarriak Martxanen denboraldi berriko kide izateko. Lehen bietan Alegiako Udaleko webgunearen bidez eman behar da izena eta, adinekoen ibilaldietarako (Txintxarriak Martxan), gizarte zerbitzuen bulegoan.

Kultur etxetik hiru ikastaro antolatu dituzte, hain zuzen, Cardio dance, pilates eta hirugarren adinekoen gimnasia. Horiez gain, udaletxeko gizarte-zerbitzuek memoria lantzeko tailerra ere antolatu dute, eta horretan ere gaur zabaldu da izena emateko epea.

Interesa duenak Alegiako Udaleko web orrialdean du eskuragarri informazio gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!