Irailaren 2an zabalduko da Txintxarriak Martxan ekimenean parte hartzeko izen ematea

Ataria 2024ko abuztuaren 27a

Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan eman beharko da izena astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era. Izena emateko epea irailaren 2an hasi eta 18ra bitarte izango da.

Txintxarriak Martxan ekimena 2024-2025 ikasturteari begirako prestaketa lanak egiten ari da. Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera eta elkarren arteko harremanak sustatzera bultzatzea helburua duen egitasmoa irailaren 19an abiatuko da. Ohi bezala, ostegunero egingo dira irteerak 11:00etatik aurrera eta ibilaldien ostean hamaiketakoa izango dute parte hartzaileek.

Txintxarriak Martxan denboraldi berrian parte hartu nahi dutenek irailaren 2tik 18ra eman beharko dute izena, udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoan, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00erako ordutegian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!