Artisau eta Barazkien Azoka Berezirako izena emateko epea irailaren 2an irekiko da

Ataria 2024ko abuztuaren 20a

Artisau eta Barazki Azoka Bereziaren ekitaldia irailaren 29an, igandea, egingo da Alegian. Azokan posturen bat jartzeko interesa dutenek irailaren 2tik 15era bitartean eman beharko dute izena.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak, eta bertan parte hartu nahi dutenek, Alegiako udal webgunearen lehen orrian topatuko dute izena emateko galdetegia. Berau erantzuterakoan, bakoitzak bere postuan eskainiko dituen produktuen eta izango dituzten azpiegitura beharren berri ere eman beharko dute. Interesa duen orok eman ahal izango du izena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!