Ikasturte berrirako pilota eskolan izena emateko epea zabalik da

Ataria 2024ko abuztuaren 13a

Intxurre Pelota Eskola ikasturte berria antolatzen ari da eta dagoeneko eman daiteke izena; argazkian agertzen den esteka erabili daiteke horretarako.

Aurtengo ikasturte berria antolatzen ari da Intxurre Pelota Eskola eta, dagoeneko, eman daiteke izena. Deialdi irekia da, eta neska mutilei pelotan gozatzen jarraitzeko aukera eskaintzen jarraitzea da helburua. Pilota eskolan izena eman ahal izateko, irudian agertzen den estekan sartu eta datuak bete behar dira.

Pilota eskolakoek azaldu dute izena ematen dutenen gurasoekin jarriko direla harremanetan taldeak eta ordutegiak lotu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!