Alegiako jaiak 2024

Kubako doinuek bete dute Alegiako plaza

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 14a

La Jodedera musika taldeak 'Finisterretik haruntza' izeneko hirugarren diskoa kaleratu berri du, eta eguerdian aurkeztu dute Alegian.

Dantzarako tartea ere izan da aurtengo Alegiako jaietan, eta horretarako hitzorduetako bat izan da gaur eguerdikoa. Izan ere, La Jodedera musika taldeak 'Finisterretik haruntza' izeneko azken lana aurkeztu du plazan, eta herritar ugari gerturatu da Kubako doinu eta erritmo biziez gozatzera.

ARRATSALDEKO EGITARAUA

  • 17:00. Sokamuturra plazan.
  • 18:30. Erraldoien kalejira.
  • 19:00. Pentatloi erakustaldia eta herrikideen apustua eskolako patioan.
  • 21:00. Zahagiardoa zubian.
  • 22:30. Muxutruk taldearen erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!