Atzo bota zuten Alegiako jaien txupinazoa udaletxeko balkoitik. Gaur goizean hainbat jarduera izan dituzte, tartean, auto eta motor klasikoen topaketa eta irrati zaharren erakusketa. Urteroko beste hitzordu bat dute sagardo dastatzea eta horretan aritu dira herritarrak zein inguruko herrietatik bertaratu direnak.