Herriko festak ospatzen ari dira Alegian, eta jaietako egitarauaren barruan, lehenengoz, auto eta motor klasikoen topaketa egin dute. Antolatzaileen hitzetan, guztira, 50 auto eta motor inguru bildu dituzte. Horrez gain, irrati zaharren erakusketa ere jarri dute herriko plazan.