Alegiako jaiak 2024

Eskualdeko lineako autobusek geraleku ezberdina izango dute Alegiako festetan

Ataria 2024ko uztailaren 11

Bihar, 18:00etan, jarriko da indarrean neurri hori eta datorren asteazken goizean, hilaren 17an, ohiko ezaugarrietara itzuliko da zerbitzua.

Urtero bezala, Alegiako jaiek hainbat aldaketa eragingo dituzte trafikoan. Bihar, uztailaren 12, 18:00etatik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Datorren asteazkenean, uztailaren 17an, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du. Horrekin batera, festek irauten duten bitartean herriaren erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!