Alegiako jaiak 2024

Izena eman duten guztiek ikusi ahal izango dute sokamuturra udaletxeko balkoitik

Ataria 2024ko uztailaren 10a

Eskaintzan izena eman dutenek, igandean, udaletxeko atean egon beharko dute 16:45ean.

Herriko jaien barruan, Alegiako Udalak sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskaini die aurten, lehenengoz, herritarrei. Lekua mugatua dela-eta, izena eman behar izan dute interesa duten herritarrek eta hori egin duten guztiek izango dute aukera balkoira igotzeko.

Igandean izango da sokamuturra, eta izena eman dutenei 16:45erako udaletxeko atean egoteko eskatu die udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!