Lukas Lasa eta Rosario Usarralde omendu dituzte

Ataria 2024ko uztailaren 1a

Ezkerretik eskuinera: Sorarrain alkatea, Lukas Lasa eta Rosario Usarralde omenduak eta Ruiz elkarteko zuzendaritzako kidea. ALEGIAKO UDALA

Erretiratuen eguna ospatu dute, joan den asteburuan, Alegian eta elkarteko helduenei oroigarri bana eman diete.

Igandean Erretiratuen eguna ospatu zuen Alegiako Jubilatuen elkarteak. Urtero egiten dute bazkideen bazkaria eta aurten ere ez dute hutsik egin. Kultur etxean bazkaldu zuten eta, adierazi dutenez, «giro eder eta atseginean» joan ziren bazkaria eta bazkalostea. Elkarteak urtero baliatzen du hitzordu hori elkarteko helduenak omentzeko. Aurten oroigarria Lukas Lasa Murumendik eta Rosario Usarralde Laskibarrek jaso dute Regina Sorarrain alkatearen eta Jesus Ruiz erretiratuen elkarteko zuzendaritzako kidearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!