Irulegira irteera egin dute Intxurre elkarteak eta Alegiako mendi asanbladak

Ataria 2024ko uztailaren 1a

Aranzadiko kideen azalpenak jaso eta han egiten duten lana ezagutzeko aukera izan zuten; guztira, 44 lagun elkartu ziren irteeran.

Irulegira (Nafarroa) irteera egin dute Intxurre elkarteak eta Alegiako Mendi Asanbladak. Guztira, 44 lagun elkartu ziren irteeran, haur eta heldu; eta Aranzadi lanean ari den eremura joan ziren. Bertan, zientzia elkarteko kideen azalpenak entzun eta han egiten duten lana «gertutik» ezagutzeko aukera izan zuten irteeran parte hartu zutenek. «Egunpasa ederra» egiteko aukera izan zutela nabarmendu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!