Alegiako Txintxarriak Martxan taldeko partaideek ezohiko eguna izan zuten joan den ostegunean. Ohiko ibilaldien dinamikatik atera eta Getariara (Gipuzkoa) irteera egin zuten. Goizean atera ziren Alegiatik eta Getariara iritsitakoan Cristobal Balenciaga museoa ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Ameztoi txakolindegira bisita egin zuten.