Zabaldu dute izena emateko epea Sutarri dantza taldean

Ataria 2024ko ekainaren 10a

Gaurtik (hilaren 10etik) ekainaren 21era eman ahal izango da izena Sutarri dantza taldearen datorren ikasturteko saioetan.

Gaur zabaldu da epea Sutarri dantza taldean izena emateko. Ekainaren 21era bitarte egongo da zabalik matrikulatze aldia, eta bost urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena datorren ikasturterako.

Izena emateko matrikula orria bete behar da Alegiako kultur etxean eta, bestela, 616 648 413 telefono zenbakian eska daiteke, Whatsapp bidez. Izatez, Alegiarrei luzatu diete eskaintza, baina inguruko herrietakoek parte hartu nahiko balute, zabalik dute aukera «baldintza berdinetan».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!