Iñaki Artolaren Alegiako partidako sarrerak salduko dituzte

Ataria 2024ko ekainaren 7a

Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean salduko dituzte sarrerak, datozen asteetan.

Iñaki Artolak ekainaren 28an Alegiako Elorri pilotalekuan jokatuko du partida eta datozen asteetan sarrerak salduko dituzte Inaxio Begiristain kultur etxean.
Sarrerak 19:00etatik 20:30era eskuratzeko aukera egongo da ekainaren 13an, 14an, 20an, 21ean, 26an eta 27an.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!