Intxurre mendiko buzoia berritu dute

Ataria 2024ko ekainaren 6a

Intxurre Kultur eta Kirol Elkarteak berritu du Intxurre mendiko buzoia; zehazki, tapa eta plaka berritu dituzte

Intxurre mendiko buzoia berritu du Alegiako Intxurre Kultur eta Kirol Elkarteak. Elkartetik adierazi dutenez «aspaldian» tapa eta plaka «nahiko puskatuta» zituen buzoiak, eta berritzea erabaki dute. Joxe Mari Elola eta Javier Eceiza arduratu dira konponketa lanak egiteaz, eta elkartetik eskerrak eman dizkiete lanketan parte hartu duten guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!