Ekainaren 30ean ospatuko dute Jubilatuen Eguna

Ataria 2024ko ekainaren 5a

Herriko erretiratuentzat bazkaria antolatuko dute, eta ekainaren 10etik 15era eskuratu ahal izango dira txartelak elkartearen egoitzan.

Ekainaren 30ean Jubilatuen Eguna ospatuko dute Alegian. Goizetik eguerdirako egitaraua antolatu dute, zehazki, 11:15ean hildako bazkideen omenez meza izango da eta, 14:00etan, bazkaria kultur etxean. Bazkari horretan oroigarri bana emango diete Rosario Usarralde Laskibar eta Lukas Lasa Murumendi bazkideei.

Bazkarian parte hartu nahi dutenek ekainaren 10etik 15era erosi ahal izango dituzte txartelak, elkartearen egoitzan, 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 40 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!