Ordenazio plan berria egingo dute Aldaba Txiki mendian

Ataria 2024ko maiatzaren 30a

Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du ordenazio plangintza berria Alegiako Udalarekin elkarlanean; datozen hamar urteetako obrak zehaztuko ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Alegiako Udalak Aldaba Txiki mendia antolatzeko plangintza berria martxan jartzea erabaki dute. Azaldu dutenez, 35 hektareako eremu horren zaintzan neurri berriak hartzeko «beharrari» erantzuten dio plan berriak; antza, azken urteetan, klima-aldaketaren ondorioz eremu horren egoera «kaskartu» egin dela-eta.

Aurreko plana 2015ean egin zuten, eta ordutik hona «erronka berriak» sortu direla uste dute, besteak beste, banda marroi onddoa, haizeteen eraginez zuhaitzak erortzea eta lurzorua higatzea.

Ezaugarri teknikoak
Egoeraren aurrean, datozen hamar urteetan zein lan eta zainketa egingo diren erabakiko du aldundiko Lurralde Oreka Berdeko sailak. Regina Sorarrain alkateak pozik hitz egin du aldundiaren jarreraren aurrean: «Espero dugu bideorri berri honek gure zein mendien ongizatea bermatzeko balio izatea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!