Intxurreko gizonezkoen gorengo jubenilek ligaren finala jokatuko dute bihar

Ataria 2024ko maiatzaren 24a

Donostiako Matigoxategi futbol zelaian jokatuko dute, 17:00etan, Trintxerpe taldearen aurka.

Intxurreko gizonezkoen gorengo jubenil taldeak denboraldia birbildu nahi du asteburu honetan. Dagoeneko mailaz igotzea lortu dute, eta datorren denboraldian ohorezko mailan izango dira. Klubean lehen aldiz izango dute jubenilen taldea maila horretan. Igoera lortuta, orain ligaren finala irabaztea izango dute helburu. Bihar, larunbata, izango dute final hori, Donostiako Matigoxategi futbol zelaian, eta 17:00etan hasiko da. Aurkaria Trintxerpe taldea izango da.

Klubak autobusa antolatu du finala ikustera joateko. Autobusa 16:00etan aterako da, eskolen paretik. Pertsona bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko da.

Senior gorengo maila, kopako finalerdietan

Intxurreko senior mailako gizonezkoen taldea gorengo mailako Gipuzkoako Kopa jokatzen ari da eta bihar izango du finalerdia. 16:00etan hasiko da partida, Astigarragako Mundarro zelaian, eta aurkaria etxeko taldea izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!