Zabalik da udako pilota eskolan izena emateko epea

Ataria 2024ko maiatzaren 22a

Intxurre Pelota Eskola udako ikastaroa antolatzen ari da eta dagoeneko eman daiteke izena; ekainaren 6a izango da horretarako azken eguna.

Aurten ere udako pilota eskola antolatzen ari da Intxurre Pelota Eskola eta, dagoeneko, eman daiteke izena. Ikastaroan izena emateko datuak bidali behar dira udakopelotaeskola2021@gmail.com helbide elektronikora eta ekainaren 6a izango da horretarako azken eguna.

Bost urtetik hasi eta hamabi urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago ikastaroa. Ekainaren erdialdean hasiko dituzte saioak eta uztailean zehar astean behin arratsaldez –eguna izen-emateen arabera zehaztuko da– izango da Ikaztegietako frontoian.

Intxurre Pelota Eskolako kideak izango dira irakasle, eta ikastaroak 15 euroko prezioa izango du. Izena emateko bete beharreko datuak:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Ikasturtea
  • Harremanetarako telefono zenbakia
  • Posta elektronikoa

Antolatzaileek azaldu dute izena ematen dutenen gurasoekin jarriko direla harremanetan xehetasun gehiago emateko; eta zalantzarik izanez gero posta elektronikora idazteko gonbidapena ere egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!