Alegian izan da Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

Ataria 2024ko maiatzaren 3a

Alegiako Udaleko ordezkariak eta Eider Mendoza. ALEGIAKO UDALA

Mendoza udal ordezkariekin bildu da eta Alegiaren erronkei buruz hitz egin dute, besteak beste.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Eider Mendoza Ahaldun Nagusia Alegian izan da; Regina Sorarrain alkateak eta Aurrera Alegiako zinegotziek egin zioten harrera. Udaletik azaldu dutenez, foru aldundia eta udala «elkarlan estuan» ari dira azken hilabeteetan eta bileran herriak dituen erronken eta beharren inguruan aritu ziren. Alegiako Udalak eskerrak eman dizkio Mendozari «gertutasunagatik eta prestutasunagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!