Lehen aldiz igo da Intxurreko jubenil futbol taldea ohorezko mailara

Ataria 2024ko apirilaren 30a

Jubenil gorengo mailatik igo da taldea, oraindik hiru partida falta direnean.

Futboleko Intxurreko jubenil taldea ohorezko mailan ariko da datorren urtean. Lehen aldiz ariko da jokatzen Alegiako jubenil mailako futbol talde bat maila horretan. Sasoi honetan gorengo mailan ari dira jokatzen, eta denboraldia bukatzeko hiru partida falta direla lortu dute igoera. Gainera, momentuz partida bakarra galdu dute ligan zehar. Intxurre klubetik Iñaki Eskisabel entrenatzailearen lana nabarmendu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!