'Neskak eta kirola' mahai-ingurua egingo dute Alegian

Ataria 2024ko apirilaren 23a

Alegiako kultur etxean izango da mahai-ingurua.

Eskualdeko hainbat emakume kirolarik hartuko dute parte eta kultur etxean izango da, 18:30ean.

Alegiako Intxurre futbol taldeak Neskak eta kirola mahai-ingurua egingo du bihar, apirilaren 24an, herriko kultur etxean. Zuriñe Iglesias kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak, eta bertan parte hartuko dute Itxaso Erasun pilotariak, Naroa Garaialde futbol epaileak, Eukene Larrarte txirrindulariak, Udane Ostolaza harri-jasotzaileak eta Izarne Sarasola Realeko jokalariak.

Mahai-ingurua 18:30ean hasiko da eta amaitutakoan zenbait zozketa eta jatekoa ere izango dituzte. Antolatzaileek bertaratzeko deia luzatu diete alegiarrei zein herriz kanpokoei. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!