Kalejirak entseatzeko saio irekiak egingo ditu Sutarri dantza taldeak

Ataria 2024ko apirilaren 10a

Entseguetara joateko beharrezkoa da izena kultur etxean ematea, eta bihar da horretarako azken eguna. Entseguak apirilaren 16an eta 23an egingo dituzte, 19:30etik 20:30era.

Mende laurdena ospatuko du Sutarri dantza taldeak maiatzaren 4an eta kalejira, bazkaria eta erromeria egingo dituzte. Bada, kalejiran egingo dituzten dantzak entseatzeko saio irekiak antolatu dituzte datozen bi astearteetan, hain zuzen, apirilaren 16an eta 23an. 19:30etik 20:30era izango dira entseguak, eta parte hartzeko izena eman behar da Alegiako kultur etxean. Horretarako azken eguna bihar izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!