Erakusketa berria du Alegiako Kultur Kabinak

Ataria 2024ko martxoaren 22a

Hitz politten hiztegia du izena erakusketak, eta Julen Madariaga Murua ilustratzaile altzotarrak ondu du.

Erakusketa berritu dute Alegiako Kultur Kabinan eta Julen Madariaga Murua ilustratzailearen marrazkiak daude ikusgai, atzotik aurrera. Hitz politten hiztegia izena du lanak, eta Madariagak harentzat «kutun» diren hitzak abiapuntu hartuta marraztu ditu ilustrazioak.

Egileak «zubi» bat bezala deskribatzen du erakusketa eta, azaldu duenez, lan honen bitartez «zubiak eraiki» nahi izan ditu pertsonen, euskararen marrazkien eta emozioen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!