Liburutegiko arduradun bila dabil Alegiako Udala

Ataria 2024ko martxoaren 21a

Apirilaren 5a izango da hautagaitzak aurkezteko azken eguna.

Alegiako Udalak liburutegiko arduradun lanpostua aldi baterako betetzeko eskaintza zabaldu du. Lanaldi erdiko jarduna eskaintzen dute, eta hautaketa gainditzen duena apirilaren 22an hasiko litzateke lanean. Langileak hainbat egiteko izango ditu, besteak beste, kultur etxeko eraikinean dagoen liburutegian erabiltzaileen harrera eta aholkularitza, funts berrien erosketa, liburuen prestakuntza, eta ABSYSNET programa erabiltzea.

Informazio osagarria eskuragarri Alegiako Udalaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!