Sutarri dantza-taldearen mende laurdena ospatzeko saio berezia

Ataria 2024ko martxoaren 12a

Alegiako Sutarri dantza-taldeak hogeita bost urte betetzen dituela-eta, hainbat ekimen egingo ditu urtean zehar. Ospakizun horietan lehena martxoaren 22an egingo dute: dantza emanaldia Intxurre antzerki-taldearekin eta Txintxarri abesbatzarekin.

Sutarri dantza-taldeak martxoaren 22an hasiko ditu 25. urteurreneko ekitaldiak. Dantza emanaldi «berezia» izango dute Intxurre antzerki-taldearekin eta Txintxarri abesbatzarekin batera. Bi saio eskainiko dituzte kultur etxeko areto nagusian 19:00etan eta 22:00etan. Sarrerak 3 euroren truke eskuratu ahal izango dira ostegunetik, martxoaren 14tik, aurrera kultur etxean bertan.

Lehen entsegua, bihar
Herritar talde batek bi kantu abestuko ditu emanaldi horretan, Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartearen ekimenez. Kantuak prestatzeko, bihar, entsegu bat antolatu dute herriko kultur etxean, 20:00etatik 21:00etara. Horrez gain, audio baliabideak ere prest dituzte kantuak etxean ikasi ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!