Amasa-Villabonako taldea sailkatu da finalera

Ataria 2024ko martxoaren 9a

Gelatik Plazara ekimenaren barruan, Amasa-Villabonako taldeak lortu du finalerako pasea. 14 urtetik beherako bertsolari gazteek hartu zuten parte, atzo, Alegiako saioan.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Gelatik Plazara ekimena jarri zuen iaz abian «tokian tokiko bertso eskoletako ikasleek elkar ezagutu eta gela barrutik plazara jauzi egiteko zubi lana helburu».

Iaz arrakasta handia izan zuen eta 170 gaztetxok hartu zuten parte. Proiektuak berez sariketa formatua du. Iaz eskualdeka planteatu zen eta aurten beste itzuli bat eman diote, finala egun eta herri bakarrera ekarrita.

Oñatin abiatu zen otsaila amaieran ekimena eta Aretxabaletan amaituko da apirilaren 28an, Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunean. Ostiralean, martxoaren 8an, Alegiako kultur etxean egin zuten Tolosaldeko saioa eta Amasa-Villabonako taldeak lortu zuen finalerako txartela.

Finalak, aipatu bezala, Aretxabaletan jokatuko dira apirilaren 28an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!