Baskonia eta Bartzelonaren arteko saskibaloi partida ikusteko irteera

Ataria 2024ko otsailaren 17a

Alegiako Elorri-Aldapa saskibaloi klubak antolatu du Gasteizko Buesa Arenan jokatuko den partida ikustera joateko bidaia.

Baskonia eta Barça taldeen arteko partida martxoaren 10ean, igandea, 18:30ean izango da. Sarrera eta autobusaren prezioa helduentzat 24 eurokoa izango da, eta umeentzat (14 urte arte) 15 eurokoa.

Izena emateko elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi edo taldeko edozein kiderekin jarri daiteke kontaktuan. Izena emateko epea otsailaren 19an bukatzen da. 50 laguneko taldea osatzen bada, kamiseta opari eta kantxan talde argazkia ateratzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!