Fernando Rojo argazkilariaren erakusketa, Alegiako Kultur Kabinan

Ataria 2024ko otsailaren 16a

Alegiako Kultur Kabinan ikusgai dago Fernando Rojo argazkilari tolosarraren argazki-erakusketa.

Otsailaren 7tik ikusgai dago Alegiako Kultur Kabinan Fernando Rojo argazkilari tolosarraren argazki-erakusketa. Munduko begiradak du izena mostrak, eta Rojok azaldu duenez «begirada bat munduari eta, era berean, irribarre bat munduko bazterretatik hona» jaso nahi izan du irudietan. Erakusketaren aurkezpenean izan zen argazkilaria, eta irudiekin lotuta hainbat istorio kontatu zizkien bertaratu zirenei. Argazkiak ikusgai egongo dira martxoaren 23ra bitarte.

Irudiak: Patxi Renobales

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!