Otsailaren 21ean ziurtagiri digitalak eskuratzeko aukera izango da Alegian

Ataria 2024ko otsailaren 7a

Kultur etxean izango da saioa, eta 17:00etan hasiko da; bertan herritarrek izapide elektronikoen inguruko informazioa jaso ahal izango dute.

Otsailaren 21ean ziurtagiri digitalen inguruko saio bat egingo dute Alegiako kultur etxean, 17:00etan. Espainiako gobernua administrazioa «herritarrengana hurbiltzeko» saioak egiten ari da eta, egun horretan, bertaratzen diren herritarrek aukera izango dute ziurtagiri digitalak unean bertan egiteko eta eskuratzeko.

Saio horretan erregistro elektroniko orokorrean, justizia ministerioan, unibertsitateen ministerioan, atzerritartasun bulegoan eta IMSERSOko programetan egin daitezkeen izapideen inguruan hitz egingo dite eta herritarrek dituzten galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.

Alegiako Udalak nabarmendu du saioa «librea eta doakoa» dela, eta bertaratzeko dei egin die herritarrei, ziurtagiri digitala eskuratzeko Alegian «beste aukerarik ez delako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!