Kantu eske herrikoia egingo dute Alegian, otsailaren 4an

Ataria 2024ko urtarrilaren 25a

Urtarrilaren 30ean entsegu ireki bat egingo dute, kultur etxean, 20:00etan.

Otsailaren 4an, igandea, Santa Ageda bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo dute Alegian. Irekia izango da, hau da, nahi duten herritarrek parte hartzeko aukera izango dute, eta kantariek herriko soinu jotzaileen eta bertsolarien laguntza izango dute. Kopla zaharrak eta bat-batekoak nahastuko dituzte, eta herri osoa zeharkatuko dute.

Parte hartu nahi duten herritarrentzat entsegu ireki bat antolatu dute urtarrilaren 30ean (datorren asteko asteartea). Kultur etxean izango da, 20:00etan, eta kantuan atera nahi duten guztiei bertaratzeko deia egiten zaie. Egitasmoa Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!